COVID-19aren harira, zer egin egoera eramangarriagoa egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Irune Aranguren Barragan 2020ko mar. 17a, 11:00

Larrialdi egoeran gaude, COVID-19 delako birusak etxean egotera behartzen gaitu, agintariek hau egin behar dugula adierazten digute eta hainbat eta hainbat hedabideetatik infomazioa besterik ez dugu jasotzen. Etxean, gutxienez habamost egun, baina ez dakigu zenbateraino luzatuko den egoera hau, informazioa asko dugun arren, honen falta era nabaria da hainbat arlotan, zenbat denbora izango da? nola erangingo du honek nire ekonomian?, noiz ikusiko dut berriro herriko egunerokotasuna?

Informazio zehatz falta, etxean egon beharra, errutinaren apurtzea, familia kideen urruntze fisiko derrigortua, lagunekin ezin egotea, kanpo kirol jardueren murrizketa... aldaketa asko epe oso motzean eta honek ezinegona sortzen digu, antsietatea, buruko mina, urduritasuna, kezka... egun gutxi pasa diren arren iada pisua nabari dugu buruan, baina bada zer egingik egoera ahalik eta hobekien eramateko. 


Zer egin egoera eramangarriagoa izan dadin: 

1. Informatu, baina ez gehiegi

Informazioa behar dugu, zer gertatzen den ulertu behar dugu eta batez ere zergatik eskatzen diguten etxean geratzea, hau ulertuz, integratuz gero, erabakien parte izango gara, eta beraien aurka joan ordez onarpenetik errazago beteko ditugu, solidaritate, elkartasun eta komunitate pentsamenduak lagundu egingo zaitu, digu guztioi. Horretarako, hedabide fidagarrietatik informatu bakarrik eta deskonektatu, ez egon egun osoa berri honen atzetik, honek egonezin zein antsietatea areagotu ditzake eta.

2. Errutina berria ezarri

Gure errutina apurtu egin da, eta bat ezartzeak lasaitasuna emango digu, beraz eguna estrukturatu. Zure konextu eta beharren arabera hamabost egunera gutxienez antolakuntza bat egin. 

-Ordutegiak: mantendu esnatze eta lotarako ordutegiak, eta aldaketak egiten badituzu txikiak izan daitezela. 
-Lana: telematikoki egiterik baduzu, zorteduna zara, egin etxetik. Bestela lan orduak beste zeregin batzuetan inbertitu (ikasi, etxea txukundu, haurrekin jolastu, irakurri, etxeko konponketak, pelikulak...). 
-Kirola: garrantzitsua da kirola egitea, aurrez egiten bazenuen mantendu egunak eta moldatu etxean egiteko. Berria bazara honetan, hasi gauza errazekin (estiramenduak, yoga, bizikleta estatikoa...) interneten errekurtso pila daude egun gustatzen zaigun zerbait topatzeko. 
-Harreman sozialak: izaki sozialak garen bezala besteekin kontaktua behar dugu, eta hau mantentzea garrantzitsua da, aprobetxatu ba aspaldiko lagun horri deitzeko edota eguneroko kuadrillarekin mugikor bitartez komunikatzeko. Aukera ezberdin asko daude, bideo bidezko deiak, skype-a, telefono arrunta... denak dira baliagarriak. 

3. Familia, elkarbizitza zaindu

Ordu asko izango dira, horregatik garrantzitsua da espazioak ere antolatzea, guztiona eta baita bakoitzak berea ere, honetarako familian hitz egingo dugu, bakoitzaren beharrei erreparatuz eta adostasunetara iritsiz. Elkarbizitza arau berriak ezarri beharko dira, guztiok gaudelako orain etxean, etxeko zereginek bere baitan ere lagundu egingo gaituzte errutina horretan murgiltzera. 

*Etxean duzun giroa ezegokia bada honetarako ere badaude telefono zein laguntza zerbitzuak, interneten bilatu eta deitu laguntza pertsonala jasotzeko. 

4. Bakardadean lagundu eta laguntza eskatu

Bakarrik bizi diren helduek inoiz baino gehiago beharko dute telefonoaren erabilpena, konektatua egoteko eta baita komunitatetik antolatzen diren mugimenduen laguntza ere, zaindu gure nagusiak. Bestela bakarrik bizi direnek familian bizi direnek adina edo gehiago behar dute errutina bat ezartzea eta hau betetzea, apatian ez erortzeko batez ere, bakarrik egotean ezer egin ez beharraren sentsatzioaren areagotzea gerta baitaiteke. 

5. Egoeraren alde positiboak bilatu 

Bai, badaude. Denbora asko daukagu orain gauzak egiteko, hobbie berriak deskubritzeko, ikusi gabe genituen pelikua horiek ikusteko, irakurtzeko, gure haurrekin denbora gehiago igarotzeko, gure bikotea goxatzeko, gure nagusiei denbora gehiago eskaintzeko, lagunekin kafetxo birtualak hartzeko... bilatu egoeraren alde positiboak eta etekina atera, aprobetxatu denbora faltagatik egiten ez zenituen gauza hauek egiteko. Egun hauentzako helburu berriak ezarri, denbora da orain soberan duguna eta ondo inbertitzen badugu hobeto sentitzeaz gain fruituak jasoko ditugu. 

6. Gailu elektronikoak bai baina ez denbora osoan

Egun hauetan asko erabiliko ditugu, telebista, mugikorrak, tabletak, bideo-jokoak... ondo dago hauek erabiltzea, eta normalean baino gehiago erabiltzea ere ez dago gaizki, gomendagarria da hala ere beste motako zereginekin tartekatzea, hala nola, kirola, irakurketa, mahai jolasak, jolas ezberdinak, garbiketa... batez ere begi zein buruak deskantsua hartu dezaten, honek deskantsuarekin lagunduko digu, loaren higienea. 


7. Egoerak gainditzen bagaitu laguntza eskatu

Ezin dugula sumatzen badugu laguntza eskatu, lehen bizi familia edo lagun artean, eta honek ez badu funtzionatzen profesionalak bilatu. COVID-19aren harira artikulo asko atera dira eta psikologo pila daude egoeran lagundu nahiean, errekurtso hauek erabili, horretarako daude. 


Ondo izan eta gogoratu, aldaketa garaia dator, solidario izan, arduraz jokatu eta zaindu maite duzun hori!

Irune Aranguren Barragan
Psikologo sanitarioa