2016-2017 ikasturtearen izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Jalgi Dantza Taldea 2016ko ira. 12a, 16:34
Jalgiko dantzariak Ormaiztegin.

Ostegun honetan eman daiteke, Ebro etxean, 18:00etatik 20:00etara.

Urte askotan zehar, bi dantza talde izan ditugu Zarautzen: zarauztar ugari igaro da bai Mollarri eta bai Iratzarri dantza taldeetatik. 2012an, ordea, bi dantza talde horien baturatik Jalgi sortu zen: Zarauzko dantza talde berria. Euskal kulturaren bultzatzaile izatea du helburu nagusi, haurren artean euskal dantzen ezagutza zabaltzea eta herriko festetan euskal dantzak egiteko gaitasuna lantzea; azken buruan, euskal dantzen eta euskal kulturaren transmisio lanak egitea. Indartsu igaro ditugu azken lau urteak, eta aurrera egiteko nahia eta gogoa dugu dantza taldeko kideok.

Ildo horretan, Jalgi Dantza Taldeak 2016-2017 ikasturterako matrikula irekiko duela iragartzera gatozkizue. Haur zein gaztetxoek euskal dantzetan izen eman ahal izango dute; LHko lehen mailako haurrengandik hasita, nahi duen orok eman dezake izena Jalgin.

Izen emateko data eta lekua hauexek izango dira:

Noiz: irailaren 15ean (osteguna), 18:00etatik 20:00etara.
Non: Ebro Etxean.

Taldeen osaketari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko da.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbidera idatz dezakezue.

Besterik gabe, mila esker eta segi dantzan!