Jalgi Dantza Taldea: helduentzako dantza ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia

Jalgi Dantza Taldeak 2016-2017 ikasturtean ere helduentzako dantza ikastaroak antolatuko ditu:

•   0 edo hastapen mailako ikastaroa: asteazkenetan, 19:15-20:15 (urriaren 26tik otsailaren 15era).

 

•   Iaz aritu zirenentzako edo dantza ezagutzarik dutenentzako bi ikastaro: astelehenetan, 18:45-19:45 eta 19:45-20:45 (urriaren 17tik otsailaren 13ra).

 

Ikastaro bakoitzean 20 lagun hartuko dira gehienez: izena ematen duten lehenak, hain zuzen (kuota: 50 €).

 

Dantza ikasteko interesa duten heldu guztiak email bidez jar daitezke taldearekin harremanetan izena emateko (jalgi.dt@gmail.com). Baita edozein zalantza edo galdera izanez gero ere.

 

Dantzan elkar ikusiko dugulakoan... Jalgi plazara!