Matrikula zabalik!

Erabiltzailearen aurpegia Jalgi Dantza Taldea 2017ko ira. 13a, 17:01

Haur eta gaztetxoentzat matrikula zabaltzen du Jalgi Dantza Taldeak!

Kaixo guztioi!

Urte askotan zehar, bi dantza talde izan ditugu Zarautzen: zarauztar ugari igaro da bai Mollarri eta bai Iratzarri dantza taldeetatik. 2012an, ordea, bi dantza talde horien baturatik Jalgi sortu zen: Zarauzko dantza talde berria. Euskal kulturaren bultzatzaile izatea du helburu nagusi, haurren artean euskal dantzen ezagutza zabaltzea eta herriko festetan euskal dantzak egiteko gaitasuna lantzea; azken buruan, euskal dantzen eta euskal kulturaren transmisio lanak egitea. Indartsu igaro ditugu azken bost urteak, eta aurrera egiteko nahia eta gogoa dugu dantza taldeko kideok.

Ildo horretan, Jalgi Dantza Taldeak 2017-2018 ikasturterako matrikula irekiko duela iragartzera gatozkizue. Haur zein gaztetxoek euskal dantzetan izen eman ahal izango dute; LHko lehen mailako haurrengandik hasita DBH4erarte, nahi duen orok eman dezake izena Jalgin. Helduen ikastaroei buruzko informazioa datorren astetik aurrera zabalduko da.

Izen emateko data eta lekua hauexek izango dira:

Noiz: irailaren 19an (asteartea), 18:00etatik 20:00etara.

Non: Ebro Etxean.

 Taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko da.

 Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbidera idatz dezakezue.

 Besterik gabe, mila esker eta segi dantzan!