Helduentzako dantza ikastaroak!

Erabiltzailearen aurpegia Jalgi Dantza Taldea 2017ko ira. 16a, 09:44

Jalgi Dantza Taldeak 2017-2018 ikasturtean ere helduentzako dantza ikastaroak antolatuko ditu:

  • 0 edo hastapen mailako ikastaroa: asteartetan, 19:00-20:00 (urriaren 3tik urtarrilaren 23era)
  • Iaz aritu zirenentzako edo dantza ezagutzarik dutenentzako bi ikastaro: astelehenetan, 19:00-20:00 (urriaren 2tik urtarrilaren 22ra); asteazkenetan, 19:00-20:00 (urriaren 4tik otsailaren 7ra).

 Izena emateko (kuota: 50 €) eta zalantzak argitzeko aukera izango da irailaren 26an (asteartea), 18:00etatik 20:00etara, Ebro Etxean. Email bidez ere eman daiteke izena, baita edozein kontsulta egin ere (jalgi.dt@gmail.com).

Dantzan elkar ikusiko dugulakoan... Jalgi plazara!