Jalgi Dantza Taldean matrikula irekita

Erabiltzailearen aurpegia Jalgi Dantza Taldea 2021ko ira. 7a, 17:30

Jalgi Dantza Taldeak 2021-2022 ikasturterako matrikula ireki du. Haur zein gaztetxoek euskal dantzetan izena eman ahal izango dute. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasita, nahi duen orok eman dezake izena Jalgin.

Izena emateko data eta lekua hauek izango dira: irailaren 14an (asteartea), 18:00etatik 19:30era, Imanol Urbieta Musika Eskola.

Taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko da.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbidera idatz dezakezue.