Iritzia: Espainiako Konstituzioa demokratikoa al da?

Erabiltzailearen aurpegia

Espainiako Konstituzioa egoera demokratiko batean sortu izan balitz, onartuko nuke hura demokratiko izendatzea. Baina, gaur bi dokumentu ekarri nahi ditut hona, azaltzeko presiopean idatzi zela, askatasunik ez zegoen egoera batean, gainetik zeuden indar batzuen aginduei jarraituz.

 

Demokrazia herriak erabakitzea bada, arau hori ez da demokratikoa, herritarrek ez zutelako erabaki, men egin baizik, haien goragoko indar mehatxatzaileen aurrean. Herriak egon beharko luke horrelako indar militarren gainetik. Herriak erregearen gainetik. Zeren, azpian baldin badago, ez baitago demokraziarik; herriak men egin behar badu erregearen aurrean edo militarren aurrean, ez dago demokraziarik.

 

Hori erakusteko, konstituzio horren 2. eta 8. artikuluak zer testuingurutan idatzi ziren azalduko dut. Hona ekartzen ditudan lekukoak Konstituzioa idatzi zutenen taldekoak dira, eta, gainera, espainolak dira: Jordi Solé Turá eta Miguel Herrero de Miñón. Biek beren eskuz idatzi zituzten hona ekartzen ditudan pasarteak.

 

A) Har dezagun 2. artikulua. Jordi Solé Turak hau dio Nacionalidades y nacionalismos en España bere liburuan, 99. orrialdean: “A última hora de la tarde me llegó, en tanto que presidente de la sesión, un papel escrito a mano y procedente de la Moncloa en la que se proponía una nueva redacción del artículo 2. (…) La fórmula manuscrita decía así: La Constitución se fundamenta en la unidad de España como patria común e indivisible de todos los españoles y reconoce el derecho a la autonomía de las nacionalidades y regiones que integran la indisoluble unidad de la nación española. (…) la respuesta que me dieron los representantes de U.C.D. es que no podía variar ni una coma, porque aquel era el texto literal del compromiso alcanzado con los sectores consultados. Evidentemente, no se especificó cuáles eran estos sectores, pero no es difícil adivinarlo. Decidimos, pues, aceptar el texto tal como nos había llegado...”.

 

B) Har dezagun 8. artikulua. Herrero de Miñonek hau dio Memorias de estío bere liburuan, 144. orrialdean: “De otra, las observaciones que la Junta de Jefes del Estado Mayor presentó sobre aspectos constitucionales de la defensa al vicepresidente del Gobierno Gutierrez Mellado, y éste nos hizo llegar a través del propio presidente Suárez... el mismo Adolfo Suárez me entregó los textos días antes. Yo los llevé a la reunión de la ponencia el día 8 de noviembre, para negociar su aceptación, a la que se oponían socialistas, comunistas y nacionalistas. Extraje de la cartera los documentos y sólo enseñé el membrete del vicepresidente para Asuntos de Defensa y el tampón de “secreto”. Los agité con mucho énfasis y así fue aceptado, ante tamaños poderes, lo que después fue el artículo 8 del texto constitucional”

 

Garbiago ezin da esan. Moncloak eta “los sectores consultados” delakoek behartu zuten 2. artikulua. Eta “la Junta de Jefes del Estado Mayor” delakoak, berriz, 8. artikulua. Hori aitortzen dute hitzez hitz Konstituzioa idazteko eginkizuna izan zuten bi gizon horiek. Horrela jaiotzen den lege bati zilegitasuna ematea iruzur egitea da. “Konstituzioa demokratikoa da” aitortuz Espainiako ezkertiarrek amaieraraino eraman zuten iruzurra.


Gogoratu 2. artikuluak dioena: "Konstituzioa Espainiako nazioen batasun zatiezinean oinarritzen da, hura baita espainiar guztien aberri komun eta banaezina; Konstituzioak aitortu eta bermatu egiten du Espainia osatzen duten nazionalitate eta herrialdeen autonomia-eskubidea, bai eta horien guztien arteko elkartasuna ere".

 

Eta 8. artikuluak dioena: "Lehor, itsaso eta aireko gudarosteek osatzen dituzte Indar Armatuak, eta haien eginkizuna da Espainiako subiranotasuna eta independentzia bermatzea, eta haren lurralde-osotasuna eta eta konstituzio-antolamendua zaintzea".