'Zelai'-ren marka hautsi du 'Urra'-k Aiako harrijasotze jaialdian

Zarauzko hitza 2018-01-14 21:11   Kirola

'Zelai'-ren marka hautsi du 'Urra'-k Aiako harrijasotze jaialdian

San Anton jaien bueltan, harrijasotze jaialdia izan da gaur Aian. 100 kiloko zilindro zaharrarekin hiru minutuan 43 altxaldi egitea lortu du Mikel Lopetegi 'Urra'-k.

Irudietan: 'Urra'-k marka haustea lortu du Aiako harrijasotze jaialdian

Zarauzko hitza 2018-01-14 20:42   Kirola

San Anton jaien bueltan, harrijasotze jaialdia izan da gaur Aian. 100 kiloko zilindro zaharrarekin hiru minutuan 43 altxaldi egitea lortu du Mikel Lopetegi 'Urra'-k. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarrak, Gorka Etxeberria oriotarrak eta Inhar Urruzuno ondarroatarrak ere hartu dute parte jaialdian. Tartean, Iraitz Arruti eta Jakes Iruretagoiena harrijasotze gazteek erakustaldia eskaini dute.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Hazilan programaren izen ematea zabaldu dute

Zarauzko hitza 2018-01-14 12:00   gizartea

Hazilan programaren izen ematea zabaldu dute

Konpetentziak landu eta laneratzea helburu duen eskualdeko gazte langabeen programa da Hazilan. Urtarrilaren 26ra bitarte eman daiteke izena, eta informazio-saio bat ere egingo dute interesa dutenei xehetasunak azaltzeko.

XVI. Ikerlari Paleontologo Gazteen Topaketa izango da apirilan Zarautzen

Zarauzko hitza 2018-01-14 10:00   gizartea

XVI. Ikerlari Paleontologo Gazteen Topaketa izango da apirilan Zarautzen

Apirilaren 11tik 14ra egingo da topaketa, eta azken urteko paleontologiaren ekarpen eta aurrerapenak ezagutzea da asmoa.
 

Etxeberri bakegilearen arabera, datozen asteetan izango dira Frantziako espetxeetan dauden presoen lehen gerturatzeak

Zarauzko hitza 2018-01-13 14:27   gizartea

Etxeberri bakegilearen arabera, datozen asteetan izango dira Frantziako espetxeetan dauden presoen lehen gerturatzeak

Txetx Etxeberri bakegileak Radio Euskadin egindako adierazpenen arabera, Frantziak Lannemezanngo eta Mont de Marsango espetxeetara gerturatuko ditu euskal presoak datozen asteetan.

Bidezko merkataritzako produktuak saltzeko postua jarri du La Sallek

Zarauzko hitza 2018-01-13 13:49   gizartea

Bidezko merkataritzako produktuak saltzeko postua jarri du La Sallek

Bidezko merkataritza bultzatzeko postua jarri dute gaur Lege Zaharren enparantzan, 10:00etatik 13:30etara. Maiatzera bitarte, hilero izango da bidezko merkataritzako produktuak erosteko aukera.

Irudietan: Babarrunak, odolkia eta sagarra; Merkatutik Zuretzat!-en saioan

Zarauzko hitza 2018-01-13 12:46   gizartea

Merkatutik Zuretzat! zikloko urteko lehenbiziko saioan, Aiala sukaldaritza eskolako Lierni Gutierrezek eta Eneko Arandiak plater eta pintxo bana prestatu dute babarrunekin, odolkiarekin eta sagarrarekin. Merkatu plazan elkartu dira 11:00etan, eta platerak sukaldatzen ikusteko zein sukaldariei errezetaren inguruko galderak egiteko aukera izan dute herritarrek.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Lehen irteerako kamioi berria izango du suhiltzaile etxeak

Zarauzko hitza 2018-01-12 16:29   gizartea

Lehen irteerako kamioi berria izango du suhiltzaile etxeak

Erositako 8 ibilgailu berriak aurkeztu ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak, horien artean, Zarauzko suhiltzaile etxeak izango duen lehen irteerako kamioia.

Irudietan: Pailazoen 'Borobilean' ikuskizuna

Zarauzko hitza 2017-12-31 09:46   kultura

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Borobilean ikuskizuna aurkeztu zuten atzo, Aritzbatalde kiroldegian, Haurren Gabonetako Hamabostaldiaren barruan. Urtero bezala, bi emanaldi egin zituzten, eta kantxa leporaino bete zen.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Danda jardunaldietan buru-belarri aritu dira gazteak

Zarauzko hitza 2017-12-30 19:01   gizartea

Herriko hainbat gazte Danda gazte asanblada berriaren osatze prozesuan murgilduta dabil, eta taldeak zer izaera edo forma hartuko duen hausnartzeko, jardunaldiak egin dituzte gaur, Putzuzulo gaztetxean, egun osoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

“Gorputzak eusten badit, hortxe egongo naiz, Parisko 2024ko Jokoetan”

Zarauzko hitza 2017-12-30 17:52   Kirola

San Diegon jokatutako Munduko txapelketan brontzea eskuratu eta gero, Basque Teamek Aitor Frantzesena 'Gallo' elkarrizketatu du, eta ondorengo bideoan jaso du.

Indar Unanuek hirugarren bukatu du Punta Galeako txapelketan

Zarauzko hitza 2017-12-30 16:47   Kirola

Indar Unanuek hirugarren bukatu du Punta Galeako txapelketan

Nick Lamb izan da beste behin nagusi olatu handien txapelketan. Herriko hainbat surflarik hartu du parte, eta Indar Unanue izan da ondoen sailkatu dena; finalerako sailkatu den bakarra izan da, gainera.

Gaur jokatuko dute olatu handien Punta Galea txapelketa

Zarauzko hitza 2017-12-30 09:07   Kirola

Gaur jokatuko dute olatu handien Punta Galea txapelketa

Aranburu, Letamendia, Unanue eta Yeregi lehiatuko dira bertan, beste 20 surflarirekin batera. Txapelketak 09:00etatik 17:00ak aldera arte iraungo du.

Pig&Kiss taldeak zuzeneko eskainiko du Barleyn

Pig&Kiss taldeak zuzeneko eskainiko du Barleyn

Zarauzko hitza 2017-12-29 11:41   kultura

Larunbatean, abenduaren 30ean, Zarauzko Pig&Kiss taldeak kontzertua eskainiko du Barley tabernan. 70eko hamarkadako kutsua duen musika lantzen du laukoteak, rock astuna eta psikodelia uztartuz. Emanaldia 22:45ean hasiko da, eta sarrera doan izango da.

Hiru proiektu garatzen aritu da Saharautz saharar kanpamentuetan

Zarauzko hitza 2017-12-29 10:00   gizartea

Hiru proiektu garatzen aritu da Saharautz saharar kanpamentuetan

Behar gehien duten familiei diru laguntza eman diete, bidoiak erosi dituzte bost haimatan jartzeko eta baratze-haztegi bat eraikitzeko lehen pausoa eman dute.

EH Bildu: "EAJk ezezkoa eman die gure proposamen guztiei, PSE-EErekin eskutik hartuta"

Zarauzko hitza 2017-12-28 10:00   Politika

EH Bildu: "EAJk ezezkoa eman die gure proposamen guztiei, PSE-EErekin eskutik hartuta"

Koalizioak udaleko, Urola Kostako Udal Elkarteko eta aldundiko aurrekontuetarako "hobekuntzak" proposatu arren, ez dira aurrera atera; horien artean, esaterako, saihesbidearen proiektua.

Bideoa: Gabon eskea koreografia eta guzti

Zarauzko hitza 2017-12-24 15:26   gizartea

Hainbat eta hainbat neska-mutil irten da kalera Gabon eskean beraien jaiotzekin. Hona hemen whatsapp bidez bolo-bolo zabaldu den bideo bat, Lukas dendan grabatutakoa: bertan Olentzero begi gorri abesteaz gain, dantzatu ere egin du mutiko batek.

Sorlekutik agurtzera doaz

Maria Maya Manterola 2017-12-13 10:12   kultura

Sorlekutik agurtzera doaz

Duela zortzi urte estreinakoz kontzertua eman zuten leku berean amaituko du Mor More musika taldeak bere ibilbidea, Putzuzulo gaztetxean. Ostiralean emango dute azken kontzertua, 22:30ean hasita.

Irudietan: Narros jauregiko Gabonetako jaiotza

Zarauzko hitza 2017-12-10 12:23   gizartea

Aurten aurreratu egin du Schola Cantorum abesbatzak Gabonetako Jaiotzaren irekiera. Ekitaldi nagusia, ohi bezala, abenduaren 24an egingo dute, 18:30ean. Abenduaren 6an ireki zuten, eta urtarrilaren 6a bitartean egunero izango da bisitatzeko aukera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Irudietan: Bihar izango du azken eguna Erdi Aroko Azokak

Zarauzko hitza 2017-12-09 13:44   gizartea

Asteartean zabaldu zuten Erdi Aroko Azoka, eta bihar gaueko 23:00ak arte egongo da zabalik. Askotariko postuak eta ekitaldiak izango dira Torre Luzeako parean, Musika plazan, Kale Nagusian, Lege Zaharren enparantzan, Erriberazahar kalean eta Iturribide kalean.

»» Ikusi argazki guztiak (16)