2017/01/18 18:30

hitzaldia

“Ipuinak nola kontatu?” Pello Añorgaren hitzaldia

“Ipuinak nola kontatu?”  Pello Añorgaren hitzaldia
La Salle ikastetxeko liburutegian, Zarautz

Urtarrilaren 18an, asteazkenean, La Salle Ikastetxean Guraso Eskolako bigarren topaketa izango dute. Arratsaldeko 18:30etan hasita, Pello Añorgak, ipuin kontalaritzan aditua den idazleak, honako gaiak landuko ditu: ipuinak kontatzeko estrategiak, ipuinen garrantzia, etxeko haurren liburutegia, adin ezberdinentzat ipuinak, baliabide digitalak eta abar. Batez ere haur txikiak dituzten familiei zuzendua egongo bada ere, gaian interesa izan dezakeen edonor gonbidatua dago bertara. Hitzaldia Ikastetxeko liburutegian, arratsaldeko 18:30etan eta euskara hutsez gauzatuko da. Gonbidatuak zaudete!