Emakumearen Nazioarteko Eguna

Emakume langilearen nazioarteko eguna

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2017ko mar. 8a, 17:54

Emakume langilearen nazioarteko eguna hamaika aldarrikapenekin bateratzen da, emakumea ez baita bakarrik lan munduan gutxietsia… Gaia atera orduko, ordea, ikasleek errazago pentsatzen dute genero indarkerian beste ezertan baino, eta emakume eta gizonezkoen arteko desberdintasunak askotan ikusezin egiten zaizkie.

Aurten, La Sallen, etxekoa duten PROEGA GKEaren astean, Guatemalako El Quiché eta San Marcoseko neskato askoren egoera ezagutu nahi izan dute, ikasturte honetarako proiektua haiei bideratua baita. Inguru haietan, eskola goiz utzita, DBHko ikasle izango liratekeenak han ama bilakatzen dira, oraindik haur izanik, haurrak izan eta haiek hezitzera kondenatuak. Amatasun goiztiarrak prebentzio hezkuntza behar duela garbi duelako, PROEGAren aurtengo asteak hezkuntza horretan laguntzeko hara bideratuko den dirua biltzea du helburu eta gaian sentsibilizatzea.

Emakumeak lan munduan traba ugari izaten badu, leku batzuetan, emakume izatea norberaren garapenerako traba bilakatzen da. Balore biak uztartuz egin dute lan aurten martxoaren 8a prestatzeko, ikastetxea moreztatzeko.