Larunbatean, Jai Solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2017ko abe. 12a, 22:31

Gabon giroa. Kanpoan hotz, gogoa bero. La Salleko kiroldegitik Libanora gerturatuko gara datorren larunbatean, ez oinez, baina bai bihotzez.

Anai Andres Porras izan genuen bisitari duela pare bat hilabete, eta Fratelli proiektua aurkeztu zigunetik, urtero gabonetan ospatzen dugun Jai Solidariotik gure hondar aleak haraino helarazi nahi genituzke.

Bertso, kopla eta Gabon kanten doinuek alaituko dituzte goizeko orduak, Ikastetxeko BidezkoMerkataritza dendak ere bere tartea izango du, eta DBH 3.mailako ikasleek Emausekin batera aste guztian zehar egindako arropa bilketari amaiera polita ematen saiatuko gara. Izan bihotz!

ARROPA BILKETA KANPAINAren kartela.