Ate irekiak La Salle Ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2018ko urt. 16a, 16:30
Urtarrilaren 27an, larunbatez, izango da jardunaldia

La Salle ikastetxeak , urtarrilaren 27an, larunbatez, Ikastetxea ikusgai izango du, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30ak bitartean. Guraso eta familia interesatuok bertako proiektua ezagutu eta instalazioak ikusi ahal izango dituzue, irakasle eta arduradunen gidaritzapean.

Atseginez jasoko dugu zuen presentzia eta behar dituzuen argibide guztiak emateko prest izango gaituzue.

Bestalde, egun eta ordu horretan gurekin egoterik ez bazenute jar zaitezte gurekin harremanetan 943130060 telefonoan edota idazkarizarautz@lasalle.es korreo elektronikoan.