Elurtea Zarautzen

Elurrak bisitatu gaitu!

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2018ko ots. 28a, 12:36

Bisitatu gaituen elurte honi aurre eginaz, eskolako gutxiengo zerbitzuak martxan izan dira La Salle ikastetxean. Ikasgeletan zaintza zerbitzua martxan egon da, izan ere, zarauztarrak ez diren irakasleek ezin izan dute bertaratu. Jangela zerbitzua normaltasunez eskaini da baina ez, ordea, autobuz zerbitzua.

Ustekabean, eskolara oinez joateko egun aproposa bihurtu da; ikastetxeko aldapan begiak erne irekita, beti ere. Zail da horrelakoetan gela barruan egotea eta elurrarekin jolas egiteko parada izan dute ikasleek.  Ikastetxeko txikienek txokolate beroaz goxatu dituzte barrenak hamaiketakoan; halako egunek sortzen diuzten emozioez gainezka, elur-panpinik ez da falta izan eskolan!  Lana aurrera ateratzea zailagoa izan den arren, helduenek normaltasunez egin diete aurre egunari, txikiagoek, aldiz, hainbat tailer ezberdinak eginez.