Aurtengo Proega proiektuak Togo iparraldeko haurrentzat kalitatezko lehen hezkuntza sendotzea du jomuga

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2021ko mar. 16a, 15:15

Zarauzko La Sallek 25 urte baino gehiago daramatza Proyde-Proegarekin elkarlanean sentsibilizazio kanpainak burutzen eta urtero herrialde ezberdin batean gauzatuko den proiektu zehatzetan laguntzen.

Horrela, bi aste hauetan eskola osoa Proega Astean murgilduta egongo da, alde batetik sentsibilizazioa eraginez eta beste aldetik, proiektua garatzeko finantziazioa bultzatuz. Horretaz gain, Zarauzko La Sallek herrialde ezberdinetan garatu nahi diren proiektuak gauzatzako, eskolako familien artean Proyde-Proegako bazkidetza indartu nahi du, bai eta sentsibilizazioa eta gogoeta eragin.