Xabi Garate izango da datorren ikasturtetik aurrera eskolako zuzendaria

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2021ko eka. 8a, 14:25

Datorren irailetik aurrera eskolak zuzendari berria izango du. Maite Pardina Larrartek, azken hiru urtetan zuzendari izan ondoren, kargua utziko du eta La Salle Hezkuntza Sareko Garapen Taldean jarraituko du. Hala, Xabi Garate Ayestaranek hartuko du zuzendaritzaren ardura beregain.

Xabi Garatek 13 urte daramatza La Salle Zarautzen irakasle lanetan eta “ilusioz eta gogotsu”ekiten dio etapa berri honi.

Eskolako komunitate osoak bihotzez eskertzen dio Maite Pardinari bere lana eta dedikazioa eta Xabi Garateri “onena opa dio eskolan ekingo duen etapa berrian.