Sendiaren Eguna ospatuko du La Sallek bihar

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2023ko mai. 26a, 13:00
Puzgarria iazko La Salleko Sendia Egunean. (La Salle)

Egun osoko festa prestatu du ikastetxeak adin guztietako ikasleentzat zuzendutako jarduerekin.

Santa Marinako danborradaren ondoren, jaiak ez dute etenik gurean. Maiatzeko azken larunbatean, ohitura den bezala, La Salle ikastetxearen egun handia ospatuko dugu. Hala, ikasturte amaiera gertu dagoen honetan, familia guztiak batu eta elkarrekin egun eder bat pasatzeko aukera izango dugu.

Egitarauari 12:00etan emango diote hasiera Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailakoek judo emanaldia eskainita. Alvaro Mendibek gidatuko ditu. Eguerdiko etenaldiaren ondoren, iaz DBH4 bukatu zuten ikasle ohien topaketa egingo dute eta 16:00etan emango diote hasiera jaiari. Ordu berean, hasiko dituzte umeentzako jolasak eta tailerrak, baita Pilota Txapelketako finalak ere.

Beranduago etorriko dira, bestalde, haur parkearen irekiera, puzgarriekin eta txikienentzako gozagarri izango diren ludotekarekin; guraso eta ikasleen aurkako eskubaloi eta futbol partidak, eta Haur Hezkuntzako azken mailakoen eta LH 1, 2 eta 3. mailakoen judo emanaldia.

18:45etan, DBH 2. mailako ikasleak musika emanaldia eskainiko dute eta ordu-erdi beranduago LH4ko ikasleek, Euskal Dantza emanaldia Mireia Alberdiren laguntzarekin.

19:30tan hasiko dute eguneko ekitaldi hunkigarriena, izan ere, eskertze ekitaldia egingo diete ekainean ikastetxean ibilbidea amaituko duten ikasle eta gurasoei.

Ondoren, 20:00etan, txikienei zuzendutako Diskofesta egingo dute, eta, amaitzeko, afaria frontoian. Eguna borobiltzeko Dantzaldia egingo dute afalostean.

Aukera aparta beraz, egun eder bat pasatzeko.