Literaturia 2017

Dena prest Literaturia hasteko!

Erabiltzailearen aurpegia Literaturia 2017ko mai. 23a, 10:30

Ostegunean hasiko da Literaturia. Aurtengo gaila "Ispilua" da, eta, hain zuzen, palindromoekin, jolasten du Marcos Gimeno Vesgak. Haren emanaldiak irekiko du egitaraua, ostegunean, Euskalduna Tabernan, 19:30ean.

Ordutik eta igandera bitartean, Euskal Letren Plaza bihurtuko da Zarautzen erdigunea. Egitarau oparoa prestatu dute, eta denak, heldu zein haur, daude gonbidatuta hitzekin gozatzera. Izan ere, leloak dioen moduan, "Literaturia gure isla da".