Urtarrilaren 12tik 20ra Pontarlierren gaude 23 ikaslerekin, kirol elkartrukean

Erabiltzailearen aurpegia Lizardi institutua 2019ko urt. 17a, 13:05

Ohikoa den bezala, iraupen eskia egingo dugu bi egunetan, bai klasikoan, bai skating-ean. Eski alpinoan beste bi egunetan ariko gara, Chamonixen eta Metabiefen. Mendi bueltaren bat egiteko aukera ere izango dugu. Lausanen dagoen museo olinpikoa bisitatuko dugu.

Institutuan bertan zenbait ekintza egin dugu dagoeneko biathlona zer den eta ikasleak nola prestatzen diren ikasiz. Chaux-Neuven, berriz, Munduko Kopako ipar eski konbinatua ikusteko aukera izango dugu larunbatean.

Bidaltzen ditudan argazkiak Lausanen ateratakoak dira. Museo Olinpikoaren bisita egin dugunean.

Familietan pasako dute astea hizkuntza aberastuz eta beraien bizitzeko eran eta kulturan integratuz.

Alkatetzak harrera atsegina eskaini digu ohikoa den moduan. Une egokia izaten da hartuemanetarako eta etorkizunerako ditugun erronkak partekatzeko. Agintariak, irakasleak eta ikasle frantsez eta euskaldunak egon gara lagunarteko giroan.

Gure ikasleak oso gustura daude familietan, beraz, esperientzia aberasgarria izango dela badakigu.

Beraiek maiatzaren amaieran izango dira Zarautzen. Egingo duten egitaraua prest dugu dagoeneko. Beraien egonaldia borobiltzeko, Lizardiko arduradunez gain, jakin badakigu ikasleekin eta familiekin kontatzen dugula.

Eskertzekoa da hain kutuna dugun ekimena hain sendo eta arrakastatsu ikustea.