Irudietan: Gogor kolpatu dute olatuek itsasbazterra

Erabiltzailearen aurpegia Lorentxo Portularrume 2020ko ira. 25a, 11:58

Gaurko itsasaldiagatik alerta laranja ezarrita dago kostaldean eta, espero zitekeen moduan, itsaso zakarra dabil, nabarmen. Marea 12:15ean izango da goian, baina lehenago ere gogor astindu dute itsasbazterra olatuek. Lorentxo Portularrume argazkilariak denboralearen irudiok atera ditu.