Autodeterminismo indibiduala eta aupa Enbata!

Erabiltzailearen aurpegia

Ez otoi pentsa, hemendik mende laurdenean, omenaldirik biziko dutenik Zarauzko udaletxean. Diarduen garaiko Churrukak laudaztatuko dituenik belauniko. Euren amonek negar egingo dutenik. Aitonak, ezin eutsirik.

Zein ederra den galtzea, eta galtzea eta berriro ere galtzea eta nireekin galtzea eta herrian, gu, betiko, galtzea. Zeinen harro, behin ere piper potorik astindu ez duten horietaz. Anti-irabazleak izatetik, “aupa irabazleak” ohiuan. Lemazaina. Malkoak eta dena. Samurra da krokodilo haragia. Gure letxugak eta auzokoen besugoak. Baina ez engaña gure enea. Ez dira arraunzale. Irabazizale, beste gabe. “Yo soy español” arnasten dute, ziaboga azkarrean. “Gaxki ari dituk edo ditun”, kale txarrean direnean. Sentimendu da irabaztea eta irabaztea, sentimendu. Paradojak jipoitutako damuen pare, konfesionario gelan labainduko dituzte, mendebalderantz, noski, arnasaren kiratsak lurrindutako bozkak. Zenbat hipokrita, Santiago Bernabeueko palkoan. Andoni Ortuzar, Arruabarrena bigarrena, mirotzen artean. Tokatzen astoari ere, konpittak. Sugandilla hutsak, harroka beroetan, sabel bakartiak epeltzen. Ikusiko dugu berriz, ez zalantzetan erori, gure herriarentzat lortu ez diren trapu zahar horien merituz, berdura plazan josoko dituzten txaloen zirrara, zimurrek estaltzen dutenean, iada, axolagabekeria. Irabazteagatik, mudantzak ekin dituzten berekoiak, berriro ere malkoetan. Nola erriatu txikota, zebra bide ertzetan. Bitartez, bigarren mailan, hirugarrenean, izerdituz jarduneko auzokideak, sofan eserita, bakarrik, telebista itzaliaren pantaila beltzari so. Entrenamenduak burutu ahal izateko burrukak eta urdina ordezkatzeko zutikako begiradak. Ez dira inor, podiumeko lehen kaxoirik gabe. Irabazteaz haratago, ez dute filosofiarik, esperantzarik. Irabaztearekin soilik, lotu dituzte maitasunak, amodioak piztu. Ez dakite nor diren, Champagnaren burbuilak lehertzean. Haundiustekeriaren trauma, hortzak horitzen. Hauek denak, soilik irabazten dutenean dira, nolabait, norbait. Inor ez, azken finean, guztiak. Baina beharrezko dituzte, iraganean etsai irmotu diren hauen etorrerak. Banderapean eginiko fellatioen hotzikarak. Trofeoetatik edateko ondoren, zurikeriaren indarra. Ezpain amaierak, tantaz tanta, likatsu. Ez dute beste hitzik, ez gaitezen ume bihurrikerietan gal; Traidoreak. “Zein gogorra, Manolo, nola Traidoreak?”. “Bizitza da bakarra, utziezu, nahi dutena egiten”. Traidoreak. Ez inola, autodeterminismo indibidualen tranpetan jauzi. Laban kamutsekin begiak odolhustu. Traidoreak. Herriak goraipatuak, gainera. Naivismo adoleszenteak aktore izan nahi du, orain, New Yorken. Jaiotetxeari langilea ukatuz, baserria abandonora bultzatuz. Nola fida, ordea, ibar berrien mendietako gudariekin. Burusoila estali ahal izateko sorturiko guduak. Erramu koroiak. Pikaro gaixki eziyak. Zilborrean batzen diren zikinak. Ispiluan granoen arrastoak. Ez sinistu oraineko interesak, lehen aurkituak izan ez baziren, aurpegiak, bigarren mailako sarietan. Beti ala inoiz ez. Hala izan dadila. Galtzean loratzen dira, aldiz, sasi zakarrean, lore galduak. Bakarrak eta bakanduak. Urrunean. Egiazkoak dira. Galtzean da, benetazko egia, benetazko. Hori dugu guk. Egiaren jabegoa. Inoiz gertatu ez denaren nostalgia eriak. Galtzearen ondoreneko bertutea da harrotasuna. Irabaztearen ondorenekoa ez da harrotasuna, harrokeria baizik. Galtzeak duen gaitasuna da duintasuna. Erakutsi dezagun. Niak eta nireak, irabazleentzat. Galtzaileak, zutunik. Guk eta gureak, eta aupa Enbata!