Latineko Maestra

Erabiltzailearen aurpegia
Nosce te ipsum aldaba joka. Inor ez da inor per se, eta hala balitz, zer? Olatuen zalantza urtaroak Tu quoque fili me asuntzen.

Galbidearen lasai errutinak pitzadurak ditu gibelean. Iragana hegazteko ildo soila. Gero eta haragoa, soilarazi digu ez usteak. Merezi ustelak dakar in dubio pro libertatea. Beharreko hitzen sukar arina, inguruko barealdien hauts ontziak lehertzear direnean. Gaurtik atzora dagoen zuzentasun estua. Hutsunearen hustutzeak mespretxatutako putzuak. Erruak. Bebere humanum est ergo damuen beira puskak gautzaroa zakartzen. Laino astuna du egunak. Quosque tandem abutere, vita, patientia nostra?. Bide guztiek daramate inora. Inora da bidea, inora gara gu. Eta tartean, belatzak, berunezko atea zintzilikatuz. Hau hemen dago. Beti dago hemen. Honela garrasi egingo du haurtzaindegiaren sarrerak; memento mori. Argizariak zigortutako ezpainak, irakurri ez ditzan zaporeak geroan. In saecula saeculorum isilaratu zenituen erreguak. Iltzatu mihiak. Izan ez balitza ere deus bi urte, ilunak argiztatzen ditu oraindik ere abenduak. Oraindik ere gogoan dira haiek. Magistra. Klerak zuri egiten du nostalgia eta ikara hotza loartutako ikaslean. Leihoetatik, etorkizuna etengabean. Nola zeharkatu nomen est omen elefanterik ez denean, Anibal?.  Omnia mea mecum porto, oinazalak kixkalirik dira iada, makurra bada ondoren adorea. Ez izanik ez du tantaz tanta izoztuz doan gutunak. Badirau horrela, azkenean bat egingo gaituen saminak. Vulnerat omnes, omnes necat. Zoritxarrez scripta manent, eta itzultzen da eta itzultzen da, beste behin ere itzultzeko. Zerutu balu bezala gezurrak egia. Bizi ez den beatus illea irensten haretzen da nerabezaroa. Eutsi Marco Aurelio, hatz mantsoen joanari. Comodoren pausu lausoari. Lehen ere izan dituk aurrean, atzera ez gureganatzean, alde eginak direnak. Piztiak, denak, errepidearen gose bideak zelatan. Ilargiaren mare marginis, amodioen arnas ezinak zerrendatzen. Ea noiz bertaratzen den. Eta harek baleki, ordu ustelen helmuga berririk zeharkatu ezean ez dela orainik. Erre ditzala melankoliak, Neron, ardo botila zaharrak. Tempus fugit da hasi orduko. Berandu baita lehen. Non ignara mali miseris sucurrere disco. Itsuen kantua putaetxe atarietan. Ezer ez dio, ezer ez dionak. Honela, errenean, kiratsaren zigulua erroetan. Saiakeraren zutabeek ez dute iraganaren pisurik arinduko. Beltzune histrioniko batean, gu. Matrail hezurretan joskuren arrastoekin. Azalaren soberakinak zapalduz goibeltzen dira bizitako biharamunak. Si bona fortuna veniat, ne intro miseris. Jarrai dezala aurrera, hemen ez da geltokirik. Hic et nunc balitza bezala deus. Bihotzerrearen lautadak. Ispilu konkaboez hesitutako dramatis personaea. Itxiturak eztarrietan. Erik Satie hiri eternoa gurutzatzen. Nune aut nunquam. Gaurrak eskatutako aberastasunak, misterio hutsak besterik ez dira. Ezkutuan gailentzen zaizkigu. Oharkabean,berriro ere has dadin guztia amaigabean. Dena ez da inoiz beti. Titus Pullo eta Lucio Voreno galdurik balira Galian, nora den eguzkia ikusi ezinean, gutiziak ipar orratzetan. Si vis pacem para pacem. Eskerrik asko, Amaia.