Zeruek eraso gaituzte, eta ez lurrin biluziak ez eta zapata distiratsuak ez dira ezkutaleku izango. Inork ezin karriatu baitu, destinorik gabeko maletarik. Ez da txanponik bat etortzen, memoriak azalean utziriko atzoetan. Nahiz erori bertatik plaza hutsak, urruneko geltokiak, hanka meheak ohe gainean.
Inork ez daki zein argi ikusi zuen, zer isurbidek daramatzan hainbeste peka galdu. Non diren elkarrekin aurpegiak kiskalitako lagunak. Eguzki berak. Eta hala beste egun batez beteriko erakusleihoak, zain. Beste egun bat eta bestea. Inoiz konturatu garen arte, gutxi direla beti garen egunak.
Baditu arimak bidegurutzeak, behin eta berriro hondamenera itzultzeko. Kiratsa ere lasaitzean eta gau soilez ahazten gaituenean. Baina ezpainen aurpegiak ez du egiarik inprobisatzen. Eta atzenean, konfeti euripean ere, promesak besterik ez ditugu, beso ikusezinetan besarkatzeko.