Gauaren muturrerainoko bidaia

Erabiltzailearen aurpegia

 

Eroriaz dira hozkadak, gure aurpegietan, geroz eta arinago. Ohiturak hortza gabe uzten gaitu. Abrigo soila, arnasaren kiratsa dugu. Eta esperoa, denbora galduaren ertzak. Oinak zintzilik ditugula, egunen egunerokotasunean. Nostalgiak zenbait negu bizirauten gaituen bezala. Ezin dugu garena konkistatu, izan ginena ahaztu.

Hainbeste leiho ditu engañuak, zure ahotsaren korapiloetatik irrist egiteko. Hainbeste udazkenetan bildu dituzu hostoak murkil egiteko. Baina engañu dira, azazkalak hazten dirautenez. Eta bada beti barkuren bat Parisera doana, putetxeko ezkaratzean. Baina engañu dira, kristalezko mantak direnez.

Noiz utzi genion izango ginena izateari, izan ez ginena izateko? Ez harri txintxar txikiena ere, gure zapatetan amildu dena. Ez daramazu ezer inondik. Galtzak arrastan, mihia lehorretan. Joatean zara, bueltatuko den hutsunea. Baina si ferma, izan behar zinen begirada hondarrek eusten dute zure silueta.

Hezetasunez beteriko eztarriak, paper-hartua du logela. Tranpak oihukatzen dituzten barrote dira lur zapaldua. Baina hala, ez dakizu ezer. Pintura lehorrak hormetan utzitako arrastoak gogoan dituzten. Albumetan garen txistua kontatu duten. Edo eta nire almoada lisoak enbatarik tolesten duen, hor, gauaren amaieran.