Irudietan: amaitu da 2017-2018 triatloi denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Nik Tri triatloi elkartea 2018ko ira. 20a, 15:53

Harro egoteko emaitzak lortu dituzte Nik Tri Triatloi Elkarteko kideek aurtengo denboraldian.

Nik Tri Triatloi Elkarteko 28 kide izan ditugu urte osoan zehar Euskal Triatloi Zirkuituan zein hemendik kanpo ospatutako triatloietan lehian. Taldearen presentzia geroz eta nabarmenagoa da zirkuituan, eta denboraldiko azken proban, Zumaiko triatloian, 14 taldekidek hartu zuten parte. Taldeko animatzaileak kontutan izango bagenitu, kopuru hau bikoiztu edo hirukoiztu egingo litzateke! J

Talde giro eder honek, gustuko kirola gustuko jendearekin lantzeko aukera emateaz gain, txapelketan ere eman ditu bere fruituak. Hil honetan amaitu den 2017/2018 denboraldiko Euskal Triatloi Zirkuituan 2 taldekidek lortu dute podiumera igotzea:

-         -  Unai Gastañares, zirkuituko “klasiko” bat: beteranoen mailan 2. postua.

-          - Lide Eizaguirre, bere bigarren denboraldian: 23 urte azpikoetan 2. postua, eta absolutuan 11. postua

Azpimarratzekoa baita Eñaut Salegik bere kategorian (sub23) lortu duen 6. postua, eta Xabi Nanclaresek, 15 urterekin, bere lehen triatloian, Zumaian, lortutako emaitza.