Eman daiteke izena NikTriren negulekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Nik Tri triatloi elkartea 2018ko urr. 30a, 11:39

Abenduaren 26tik 29ra, 7 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek kirola eta euskararen inguruan egun ahaztezinak pasatzeko aukera izango dute, Askizu auzoan dagoen aterpetxean.

Bertan igaroko duten denboran kirol ezberdinak zein aisia uztartuko dituzte, heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia izan duen lantaldeak antolatuta: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne.

7 eta 14 urte bitartekoentzat, goizetan jolasen bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak landuko dira, bakoitzaren adina eta forma fisikoa kontuan harturik. Denontzat dago tokia Neguleku hauetan. 15 urtetiko gorakoek, ordea, teknifikazioa eta errendimendua landuko dute.

Saio hauek aisialdiko jarduerekin uztartuko dira arratsaldean. Esaterako, Zumaia ezagutuz, Askizun orientazio jokoetan arituz edo pala txapelketan parte hartuz.

Azkenik, amaiera borobila izan dadin, duatloi bat ospatuko da eta familia gonbidatua egongo da ikustera.

Informazio gehiago info@niktri.eus helbidean edo 943-83 36 41/628 64 30 69 telefono zenbakietan. Izena eman daiteke www.niktri.eus helbidean.