Nik Tri Triatloi Elkartea eta Zarauzko Triatloi Elkartea elkarlanean eskola kirolaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Nik Tri triatloi elkartea 2019ko api. 15a, 13:08

Pasa den larunbatean, eskola kirolaren baitan triatloia probatzeko eta ezagutzeko aukera izan zuten gaztetxoek. Esperientzia errepikatu nahi duenak, eskaintza zabala du urte osoan zehar.

Pasa den larunbatean, eskola kirolaren baitan eta Nik Tri Triatloi Elkartea eta Zarauzko Triatloi Elkartearen eskutik, 9-12 urte bitartekoek triatloia probatzeko eta ezagutzeko aukera izan zuten Zarauzko Aritzbatalde kiroldegi kanpoaldean. Parte-hartzaileak adinaren arabera banatu ziren, eta igeri, bizikleta eta korrika egiteko aukera izan zuten. Bi elkarteen helburua, umeek triatloia lehen pertsonan bizitzea eta hau lagun artean egitea izan zen, eta festa giroa nagusitu zen.

Esperientzia gustatu zitzaionarentzat aukera zabala eskaintzen dute bi elkarteek. Izan ere, urtea amaitu bitartean hainbat proba eta egonaldi dituzte antolatuta:

Nik Tri Triatloi Elkartearen ekintzak (www.niktri.eus):

- Apirilak 23-27: V. Kirol Udalekuak Pazko astean (9-17 urte)
- Apirilak 27: V. Duatloi txikia Askizun 
- Abuztuak 5-10: IV. Kirol udalekuak Arotz-Enean (7-14 urte)
- Abuztuak 25-30: IX. Kirol udalekuak Txurrukan (7-17 urte)
- Abuztuak 30: VI. Aia-Orio triatloia
- Irailak 15: VII. Uratloi txikia (> 5 urte)

Zarauzko Triatloi Elkartearen ekintzak (www.zarauzkotriatloia.com):
- Ekainak 9: Zarauzko triatloi txikia
- Urriak 27: Triatloi txikia Aspanogi