Kirola, laguntasuna eta euskara abuztuan

Erabiltzailearen aurpegia Nik Tri triatloi elkartea 2019ko mai. 22a, 08:59

 Bi kirol udaleku abuztuan, adin tarte ezberdinentzat: abuztuak 5-10 Arotz-Enean (7-14 urte) eta abuztuak 25-30 Txurrukan (7-17 urte).

"Nik Tri Triatloia Maite Dut" ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea. Ekimenak Kutxa Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako euskara departamenduaren babesa du. Guztion nahia, besteak beste, gazteek udaran aisialdian euskaraz jarduteko aukera izan dezaten da.

Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ekintzak prestatu dira, beraz, kirolaria ez denak ere badu tokia udalekuetan. Goizetan, jolasen bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak egingo dira (igeriketa, bizikleta eta oinezko lasterketak). Arratsaldetan aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko dira tokian tokiko ingurunean: hondartza, ur jolasak, marrazketa, dantza…

Bi udaleku:

Abuztuak 5-10: Arotz-Enea aterpetxean (Nafarroa). 7-14 urte bitartekoei zuzendua.
Abuztuak 25-30: Txurruka aterpetxean (Gipuzkoa). 7-12 eta 13-17 urte bitartekoei zuzendua. 13 urtetik gorakoek egitarau eta hezitzaile ezberdinak izango dituzte, beste taldearekin, soilik aterpetxea konpartituz.


Azken egunean ikasitakoa praktikan jartzeko unea izango da, eta triatloi proba bat ospatuko da, kategorien araberakoa. Lehendabizikoa izango da askorentzat. Beraz, zirkuitu osoan zehar gidatu eta lagunduko zaie.

ZALANTZARIK BA AL DUZU?
Deitu 943833641 , Whatssapp-a bidali 628643069 edo idatzi info@niktri.eus -era.