152 neska-mutilek hartu dute parte VI. Aia-Orio triatloi txikian

Erabiltzailearen aurpegia Nik Tri triatloi elkartea 2019ko ira. 3a, 13:03

Triatloia Maite Dut egitasmoaren baitan eta Txurrukako XI. Kirol Udalekuei amaiera emanaz, abuztuak 30ean ospatu zen VI. Aia-Orio triatloi txikia. Eta bertan inoiz baino gazte gehiagok hartu zuen parte, hain zuzen, 152 neska-mutilek. Kategoria txikienetik hasita, igeriketa, bizikleta eta korrika saioak burutu zituzten Oribatzar hondartzan. Gerturatu zirenek festa giroaz gozatzeko aukera izan zuten, eta Eusko Label-en eskutik parilla eta txotx dastaketa ere egin zuten. 

Triatloia Maite Dut 2019 egitasmoari amaiera emateko, irailak 15ean Zanbulla proba ospatuko da Donostian, gazte zein helduei zuzendutako taldekako igeriketa proba.