Triatloian hasi nahi duzu? Taldean entrenatu nahi duzu? Gaztetxoen artean triatloia sustatzen duen ekimen bateko parte izan nahi duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Nik Tri triatloi elkartea 2019ko ira. 20a, 09:20
ZATOZ TALDE GIROA ETA FAMILI GIROA LEHENESTEN DITUEN ZARAUZKO NIK TRI TRIATLOI ELKARTEA EZAGUTZERA. BILERA IREKIA, IRAILAREN 28AN, 18:30ETAN, ZARAUZKO ARITZBATALDE KIROLDEGIAN.
 
-65 kide (%46 emakumea)
-Adin ezberdinetako kideak (<2007)
-Helburu ezberdinak (distantzia herrikoiak, sprint distantzia, olinpikoa, half, ironman…)
-Entrenatzaile batekin taldean entrenatzeko aukera (maila ezberdinak): 
  • Entrenamendu taulak (aholkularitza) Hektor Llanosen eskutik.
  • Igeriketako teknifikazioak Pablo Cazalisen eskutik.
  • Taldekako entrenamendu gidatuak: korrika, bizikleta eta igeriketa.
-Ume zein gazteen triatloia sustatu: Triatloia Maite Dut egitasmoaren sortzaileetako bat da elkartea.
-Gainontzeko zerbitzuak: lizentzia gestioak, arropa gestioa, talde afaria, zozketa, etab.
-Triatloi ezberdinetara taldean joan / taldean joateko egonaldiak antolatu.


INOLAKO KONPROMISORIK GABE, ETOR ZAITEZ IRAILAREN 28AN TALDEA EZAGUTZERA!