Triatloia praktikatu nahi baduzu, ongi etorria izango zara Nik Tri Triatloi Elkartera

Erabiltzailearen aurpegia Nik Tri triatloi elkartea 2022ko aza. 15a, 15:50

Nik Tri Triatloi Elkarteko kideek hasiera eman diote 2022-2023 triatloi denboraldiari.

Taldea osatzen duten 62 kideek (%42ª emakumea) ilusioz ekin diote denboraldi berriari. Beste urte batez helburu nagusia talde giroan triatloiaz gozatzea dute. Hasiberriak zein triatloi munduan urteak daramatzanak, gazteak zein helduak, lehiatzen dutenak zein soilik taldean entrenatzea bilatzen dutenak, ezaugarri ezberdinetako kideak osatzen dute Elkartea. Guztiek dute bere tokia.

Kideek jasotzen dituzten zerbitzuei dagokionez, besteak beste, honako hauek dira:


-   Astelehen eta asteazkenetan igeriketako talde entrenamenduak (19:30-21:30, Aritzbatalde kiroldegian).

-   Asteroko entrenamendu aholkularitza Fitgüneren eskutik.

-   Bizikleta irteerak taldean.

-   Triatloi probetara elkarrekin joan-etorria.

-    Triatloi lizentzian eta arropan deskontua.

-    Talde bazkari eta afariak.

Disfrutatzeaz eta forman mantentzeaz gain ordea, badute beste helburu potolo bat taldekideak: triatloia gizarteratu nahi dute, batez ere gazte eta emakumeen artean. Hau praktikara eramateko, Triatloia Maite Dute egitasmoaren sustatzaileetako bat izateaz gain, urtean zehar bi proba antolatzen dituzte Zarautzen:

- Triatloi Txikia (maiatzean ospatzen da, eskola kirolaren baitan).
- Bikote mistoen triatloi herrikoia (urrian ospatzen da, eta gizonezko adina emakume biltzen dituen triatloi bakarra da).

Horiek horrela, triatloia probatzeko gogoz bazabiltza, edo kirola taldean egitea bilatzen baduzu, bidali mezu bat info@niktri.eus helbidera eta taldekideak besoak zabalik hartuko zaituzte.

Informazio gehiago: www.niktri.eus

Harremanetarako telefonoa: 628643069