Bigarren eskuko jostailuen azoka solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia

Balurdin Orokieta Herri Eskolako gurasoen elkarteak antolatuta, Bigarren Eskuko Jostailuen Azoka egingo dute aste honetan.

Bihar, etzi eta azaroaren 1ean jostailuak bilduko dituzte, eta abenduaren 2an eta 3an, ostegunean eta ostiralean, egingo dute salmenta Itxasmendi auzo elkartearen lokalean (Pagoeta kalea, 9 behea). Aurten biltzen duten dirua Gipuzkoako Elikagai Bankuari bideratuko diote.

JOSTAILU BILKETA:

  • Azaroak 29 eta 30, 09:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara.
  • Abenduak 1, 09:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara.

JOSTAILUEN SALMENTA:

  • Abenduak 2, 09:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara. 
  • Abenduak 3, 10:00etatik 13:30era.