Ion Gurrutxaga Iriondo Oteitza Lizeo Politeknikoko zuzendari berria izango da

Erabiltzailearen aurpegia Oteitza Lizeo Politeknikoa 2021ko uzt. 11a, 10:14

Datorren ikasturterako aldaketak daude Oteitzako zuzendaritzan. Jose Ignacio Martijarekin lanean jardun duen taldeak, bost urteko ibilbide bikainaren ondoren, erreleboa jasoko du. Ion Gurrutxaga Iriondok hartuko du zuzendari orokor kargua talde berri baten babesarekin.

Lanbide Heziketan, zuzendari pedagogikoa Santos Aranburu eta koordinatzailea Joxan Zumeta izango dira. Batxilergoan, aldiz, zuzendari pedagogiko moduan Ana Agirrebalzategi eta koordinatzaile gisa Gemma Eizmendi izango ditugu. Etengabeko eta lanbiderako prestakuntzaren ardura Aitor Luluagak izango du. Oteitzako kudeaketa administratiboaren arduradun Arantxa Manterola ere talde honetan izango dugu.

Proiektu berritzaile eta albiste onekin dabiltza Oteitzan azkenaldian. Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioaren ohiko deialdian 145 ikasle aurkeztu eta froga guztiek gainditzeaz gain, erkidegoko noten batez bestekoa baino nabarmen altuagoa lortu dute. Zorionak guztiei lan bikainarengatik!

Lanbide Heziketan, ikasten jarraituko ez duten ikasleen %100 lanean ari dira. Beraz, lan bila dabilenarentzat aukera bikaina da Oteitzako Lanbide Heziketako ziklo batean izena ematea. Uztailaren 19an hasiko da matrikula garaia. Hala ere, izena eman nahi duena Oteitzako idazkaritzara hurbil daiteke informazio bila.