Aurten Oteitzan bai!

Erabiltzailearen aurpegia Oteitza Lizeo Politeknikoa 2022ko ots. 5a, 09:00

Aurten bai! Aurreko ikasturtean ezinezkoa izan bazen ere,  urtarrilean elkarbizitza irteera antolatu eta aurrera eraman dugu Oteitzan. Egunerokotasuna alde batera utzi eta, ohiko moduan, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasle guztiok elkarrekin gozatu dugu. Hiru dira eskaini diren aukerak,  guztiak aire zabalean eta eguraldi ederraz lagundurik.

Arrakasta gehien duena, dudarik gabe, eski irteera da. Aurten 300 ikasle inguruk eman du izena Frantziako Saint Lary eski estaziora joateko eta guztira 6 autobus antolatu dira. Kultur irteerako helmuga, Burgosko Atapuerca museo eta aztarnategia izan da,  ondoren Burgoseko hiriko kaleetan barrena ibiltzeko aukera izan dutelarik ere. Azkenik, mendizaleek ere izan dute disfrutatzeko parada. Arabako Entziako inguruan naturaz gozatu eta arnas frexkoz indarberrituak itzuli dira Zarautzera.

Egun zoragarri bat oroitzapenerako!