Irteera Salbada mendilerrora urriaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Pagoeta Mendizale Elkartea 2018ko urr. 23a, 11:43
Tologorri mendi gailurra.

Pagoeta Mendizale Elkartetik irteera antolatu dute urriaren 28rako, Salbada mendilerrora. Ibilaldia Ungino gainetik hasiko dute, eta Ungino eta Tologorri mendi gailurretara igo ondoren, Lendoño Goikoa herrian amaituko da. 5-6 orduko ibilaldia izango da, eta 07:30ean (kontuan izan ordu aldaketa) izango da irteera, Agoueseneko biribilgunetik. Izen-ematea urriaren 26ra arte egongo da zabalik, Mendizabal kinkil-dendan.