Gloria Vazquezek zuhurtzia eskatzen du San Jose zubiari eta Aste Santuari begira

Erabiltzailearen aurpegia

Zarauzko PSE-EEko bozeramaile Gloria Vazquezek COVID-19aren aurrean arduraz eta zuhurtziaz jokatzea eskatu du San Joseko zubiari eta Aste Santuari begira. Halaber, gure herrian koronabirus kasuek gora egin dezaketela ikusirik “kezkatuta” dagoela onartu du. Horregatik, herritarren zein bisitarien segurtasuna bermatzea garrantzitsua dela esan du eta, horretarako, “ezinbestekoa" dela arau sanitarioak betetzea.

Prentsa-ohar batean, agintari sozialistak adierazi du egutegian berriro gorriz markatutako bi data ikus ditzakegula: San Jose zubia —martxoaren 19a, ostirala— eta Aste Santua. “Gabonetako mugatzeek eta itxiera perimetralek koronabirusaren hirugarren olatua ezin saihestu eta gero, jai hauetan kasuek berriro gora ez egiteko arduraz jokatu behar dugu.Felix Zubia zarauztarrak gutun batean gogorarazten zigun bezala, oso urte gogorra bizi ondoren, osasun-langileak leher eginda daude. Haiei laguntzeko modua da gu ahalegintzea eta gure borondate osoa ezartzea bizitzak salbatzen jarraitzeko aukera emango diguten neurri guztiak betetzen eta betearazten”.


Vazquezek azpimarratu nahi izan du neurri sozio-sanitarioak “zorrotz” betez herritarren gehiengoak erakutsitako jokabide “eredugarria”, “laugarren olatua ekidin behar dugulako”. “Orain zuhurtziaz jokatu behar dugu ekainera egoera onean iristeko, batez ere txertaketen bizkortzeak COVID-19aren aurkako artaldearen immunitatea lortzea ahalbidetuko duela pentsatuz”. Gazteei bereziki esan nahi diet, eurek kalterik jasango ez dutela uste badute ere, eurek asko maite dituzten pertsona ahulenak birusarekin kutsa ditzaketela. Gazteentzako bereziki gogorra da bakartze soziala, baina ahalegin horretan jarraitzea eskatu behar diegu. Bizitza asko daude jokoan.

Halaber, honako hau ere adierazi du: "erakundeek bakarrik jardunez ez dugu birusa zokoratzeko edo bere ondorioak arintzeko aukerarik. Gure bizilagunak funtsezkoak dira pandemia kontrolatzeko”. Esan du Zarautz eta bere inguruneak —Eraztun berde urdina, adibidez— ezagutzera hurbilduko diren bisitariak atsegin handiz hartuko ditugula. Hala ere, “zuhurtziaz” ere joka dezaten eta zarauztarroi birusa kontrolatzeko azken ahalegin honetan lagundu diezaguten eskatzen diegu.

Amaitzeko adierazi du, txertaketa-prozesuan murgilduta gauden honetan garrantzitsua dela pazientziaz jardutea, eta adinekoen eta pertsona ahulenen aldeko ahalegina egiten jarraitzea, Gabonetan gertatu zen gauza bera San Jose zubian eta Aste Santuan ez gertatzeko.