PSE-EEk proposatuta, Zarauzko Udalak bankuei eta administrazioei eskatzen die euren zerbitzuak eta komunikazioak erraztu ditzaten pertsona zaurgarriei

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Zarautz 2022ko mar. 31a, 09:17

Udal talde sozialistak mozio bat aurkeztu zuen, udal talde guztiek onartu eta beren ekarpenekin aberastu zutena. Mozioan eskatzen zaie herri horretan presentzia dutenen enpresa eta erakundeei, kontsumitzaile zaurgarriei arreta “pertsonalizatua, hurbila eta azkarra” emateko, bai adinekoak direlako, bai desgaituak direlako. Are gehiago, ematen dituzten zerbitzu edo produktuak kontratatzeko sistema digitalak edo makinak erabiltzeko derrigortasuna saihesteko eskatu du, eta kalean itxaroteko denborak ekiditeko ere.

Prentsa-ohar baten bidez, Gloria Vazquez bozeramaile sozialistak esan du azken urteotan hainbat arau gehitu direla legedian kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen defentsa bermatzeko, bereziki ahulenen eskubideak. Aitzitik, eskarmentuak erakusten digu bezeroarentzako arreta zerbitzu gehienek gabezia handiak dituztela, ”batzuetan interesatuak”, eta, ondorioz, egoera horrek ezinbesteko zaurgarritasun- eta defentsa-gabezia-egoeran jartzen ditu kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

Esan gabe doa ibilbide luzea dagoela egiteko enpresek, saltokiek, bankuek eta, oro har, erakunde publiko eta pribatuek euren zerbitzuak modu egokian eman ditzaten adinekoen eta desgaitasuna duten pertsona guztien ezaugarri bereziak kontuan hartuta. Ildo horretan, udalak urteak daramatza lanean Zarautz herri lagunkoia izan dadin zaurgarriekin.

Hala ere, pertsona horiek zailtasun handiagoak dituzte ingurune digitalean zerbitzuak eskuratzeko. Are gehiago, “oztopoak areagotu egiten dira bide digitala denean produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko eskaintzen diren bide bakarra, eta, tamalez, hori gero eta sarriago gertatzen da. Hala gertatzen da, adibidez, bankuen eremuan”.

Mozioak sei puntu ditu: lehenengoan, herrian presentzia duten zerbitzuak ematen dituzten enpresei eta erakundeei eskatzen zaie arreta pertsonalizatua eman diezaiela kontsumitzaile ahulei, bai adinekoak direlako, bai desgaitasunen bat dutenei.

Bigarren puntuan, erakunde horiei, publiko zein pribatuei, eskatzen zaie kontuan har ditzatela
kolektibo horien premia bereziak eta arreta hurbil eta azkar bat eman diezaiela, kalean itxaroteko
denborak saihestuz.

Hirugarren puntuak Zarauzko Udalari eskatzen dio galdatu diezaiela erakunde horiei sistema digitalak edo makinak erabiltzeko betebeharra saihesteko ematen dituzten zerbitzu edo produktuetara kontratatzeko.

Laugarren puntuan, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen zaie beren
eskumeneko zerbitzu bakoitzean aurrez aurreko arreta emateko eta pertsonen itxaronaldia saihesteko. Bosgarren puntuan, Zarauzko Udalari eskatzen zaio administrazio publiko honetan egin behar dituzten izapideetan adinekoek eta desgaitasuna duten edozein adinetako pertsonek dituzten zailtasunak berrikusteko konpromisoa har dezala, eta kolektibo horren beharrak kontuan hartzeko ere.

Azkenik, saltokiei eta ostalaritzari eskatzen zaie adinekoekin eta edozein adinetako desgaitasuna
duten pertsonekin tratu atsegina izateko neurriak praktikan jar ditzatela. Adibidez, irekitzeko errazak diren ateak, sarrerako heldulekuak, itxaroteko eserlekuak, poltsetarako eta paketeetarako euskarriak, probaleku eroso eta eskuragarri, letra argi eta handiko kartelak, informazio irisgarria, etab. Horretarako, Udalak sentsibilizazio- eta informazio-kanpaina bat egingo du adinekoei eta desgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko jardunbide egokiei buruz.