Tipex eta Holy nuns taldeek joko dute bihar Putzuzulon

Erabiltzailearen aurpegia Putzuzulo Amets Fabrika 2019ko mar. 6a, 08:30

Punk kontzertuak entzuteko aukera izango da bihar iluntzean Putzuzulo gaztetxean.

Martxoaren 7an Tipex eta Holy Nuns taldeak zuzenean ariko dira Putzuzulo gaztetxean, Zarautz herrian. Balentziar punk doinuak dantzatzeko aukera emango digu Tipex taldeak. Talde nahiko berria da Tipex eta jada LP elegante bat dute kalean. Kartela ixteko Holy Nuns hirukotea egongo da, urtebete eta gero berriro oholtza gainera igotzeko desiatzen. Punkrock doinuak donostialdetik!