Zarautzek gaztetxe bat behar du!

Erabiltzailearen aurpegia

"Gaur egungo jardunarentzat eta datozen belaunaldientzat gaztetxe bat baldintza egokietan bermatzea" izango dute lehentasun Putzuzuloko kideek, eta datozen egunetako berriei adi egoteko deia luzatu dute.

Putzuzulo eraisteko mehatxua gainean genuela hasi genuen bidean, behin eta berriz errepikatu dugu hura eraitsi aurretik bermatu behar dela gaztetxe bat Zarautzen. Putzuzulo delako gaur egun gure jardunari eta hamaika proiekturi aterpea ematen dien gunea, eta batez ere, uste dugulako beharrezkoa dela Zarautzen epe luzerako gaztetxe bat bermatzea. 

Bide horretan, alkateak Putzuzuloko asanbladako kideoi jakinarazi zigun Zarauzko Udalak eraikin bat erosiko zuela Hegoalde eremuan, Putzuzulo eraitsi aurretik, gaztetxea birkokatzeko. Prentsaurreko bidez eman zuen asmo horren berri azaroaren 5ean, eta azaldu zuen lehiaketa publiko bat abiatuko zuela udalak erosketa horretarako. Otsailean jakinarazi genuen moduan, ordea, bertan behera utzi zuten lehiaket ahori, aurkeztu ziren eraikinek ez zituztelako beharrezko baldintza tekniko guztiak bete.

Geroztik, bigarren lehiaketa bat jarri dute martxan, eta alkateak jakinarazi ditunez, datorren astean zehar har dezakete erosketari buruzko azken erabakia. Dena den, udalak gaztetxea Hegoalde eremuan birkokatzeko eraikina eskuratzekotan ere, oraindik ikusteko leudeke horren lagapenaren inguruko baldintzak, besteak beste.

Erabakia edozein dela ere, gaur egungo jardunarentzat eta datozen belaunaldientzat gaztetxe bat baldintza egokietan bermatzea izango da gure lehentasuna. Beraz, helburu horrekin, datozen egunetako berriei adi egoteko, eta etorkizuneko gaztetxearen aldeko bidean parte hartzeko deia luzatzen dizuegu herritar guztiei.