Hil arte... bizi! (2. saioa)

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2018ko ots. 26a, 16:01

Hil arte… bizi! zikloaren bigarren saioari ekingo diogu, Monsieur Lazhar filmaren proiekzioarekin.

Lehen Hezkuntzako irakasle argeliar umil bat, Montrealeko eskola batera dihoa ordezkapen bat egitera; bere buruaz beste egin duen irakaslea ordezkatzera hain zuzen. Berak dolua nola bizi azalduko die lur jota dauden ikasle horiei.

Filma ikusi ondoren, solasaldia gidatuko du Iñaki Peña medikuak.

Non: Ikastolako aretoa

Noiz: Martxoak 1, osteguna, 17:30ean