BORDELEko ikasleak Zarautzen, elkartrukeko proiektu batean

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2018ko mar. 23a, 13:43
2017-18 ikasturtean, Zarauzko SALBATORE MITXELENA Ikastolak, lehen aldiz, atzerriko beste ikastetxe batekin bere ikasle batzuen elkartruke bat aurrera atera du. Proiektu hau, Bordeleko Castillon-la-Bataille” herrian dagoen COLLÈGE ALIÉNOR D´AQUITANIA ikastetxearekin garatzen ari gara. Hura, LH6tik DBH3rako mailak hartzen dituen 400 ikasleko ikastetxe bat da. Han, gaztelera hirugarren hizkuntza bezala lantzen dute.

Martxoaren 16tik 23ra, Bordeleko (Frantzia), “Castillon-la-Bataille” herrian dagoen COLLÈGE ALIÉNOR D ´AQUITANIA ikastetxeko ikasleak Zarautzera etorri dira, gure ikastola, gure herria eta inguruneak ezagutzea. Ikasle bakoitza gure ikasleen familiekin biziko da, harreman zuzena izanik. Bordeleko ikasle bakoitza hemengo ikasle bakoitzaren etxean eta familian igaro ditu egunak, harreman zuzena izanik hemengo ikasle, familia eta kulturarekin. Asteburua ere hemengo familiekin igaro dute.
Parte hartu dutenen hitzetan oso esperientzia polita, positiboa eta aberasgarria gertatu zaie, nola ikasleentzat ala familientzat ere.

Apirilean DBH 3 eta 4. mailetan frantsesa ematen duten ikasleak izango dira Bordelera joango direnak.