Nafarroa Oinez festarako autobusak antolatuko ditu Ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2018ko urr. 16a, 10:15

Igande honetan, urriak 21, Nafarroa Oinez festa ospatuko da Altsasun. Hori dela eta, Ikastolak autobusak antolatuko ditu.

IRTEERA:

  • 08:45etan, Getarian
  • 09:00etan, Zarauzko Polikiroldegian
  • 09:15ean, Orion

ITZULERA: 19:30ean

Prezioa: 16 €

Txartelak erosteko epea: osteguna, urriak 18

Txartelak erosteko lekuak:

  • Zarautzen: Salbatore Mitxelena Ikastolako idazkaritzan eta Mendizabal Kinkiladendan
  • Orion: Orioko Herri Ikastolako idazkaritzan eta Kutixi Kafetegian
  • Getarian: Turismo Bulegoan

Azkenik, gogoratu nahi dizuegu Ikastolak ez duela bere gain inongo ardurarik hartuko eta bere erantzukizuna autobusak kontratatzera mugatuko dela.