Salbatore Mitxelena Ikastolako ikasleak Arraio Irratian izango dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2018ko abe. 26a, 12:15

Kosta Kastaren 3. irratsaioa egingo dute gaur, 19:00etan, Arraio irratian.

Gaur, abenduak 26, Gabonetako irratsaioa emitituko dugu, iluntzeko 19:00etan 99.3 fm-an. 
Asteazken honetan, hainbat gai ezberdinen inguruan arituko gara. Alde batetik, ordutegi jarraiaren alde Ikastolan inkesta bat egin duten DBH2ko Aitor Zubiaurre eta Unai Uria elkarrizketatu ditugu.
 
Horrez gain, Ikastolako lehen irakasleak izan ziren Jone Olaizona eta Begoña Arrizabalagarekin egoteko aukera izan dugu, eta Ikastolaren sorrerako abenturak kontatu dizkigute. Kilometroen atalean, logoa sortu duen Eva Azkue izango dugu eta kirolen atalean, berriz, DBH3ko Ugazi Manterola eskubaloi jokalari apartak bisitatu gaitu.
 
Gainera, oraingoan, Josu eta Unaxek Gabonen inguruan hitz egingo digute eta azkenik, abenduaren 3an Ikastolan egin zen festan grabatutako bertso eta abestiak izango dituzue entzungai. Guzti horren tartean, nola ez, hileroko zozketa ere egingo dugu.