Kalekoak

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mar. 9a, 00:00

Donostian beste pertsona bat hil da kalean; hirugarrena, urtea hasi zenetik. San Sebastian egunez gertatu zen moduan, haren gorputzak ere amore eman die egunero egurtzen zuten denborari eta hotzari. \xabIndarkeriarik gabeko heriotza\xbb deitzen diote, hala ere.

Bartzelona, Passeig de Gracia. La Caixako sukurtsal batean, adin ertaineko gizon-emakume batzuek txokoa egin dute esterilla batzuen gainean, etxeko logelan baleude bezala: gizona hormaren aurka eserita, liburu bat irakurtzen; eta emakumea, etzanda, hari helduta.

Iru\xc3\xb1ea, Sarasate pasealekua. Gazte batzuk afaria ordaintzeko dirua ateratzen ari dira Laboral Kutxan. Gizon bat sartu da erosketak egiteko gurdi ajatu batekin: \xabGabon\xbb. Sosik ere ez die eskatzen jada. Gazteek, zer esan asmatu ezinik, gabonak ematen dizkiote irten aurretik, edukazioz bederen.

Lehen geure buruaren lotsa ematen zigun metroko eskaleak; errudun sentitzen ginelako apaltzen genuen begirada paperezko edalontzia luzatzen zigunean. Orain hiriaren parte izaten hasi dira, egunero gurutzatzen ditugun erretiratu, obretako langile, enpresari eta haur zaintzaileen tankerako beste kategoria baten gisan. \xabKalekoak\xbb dira: kalean bizi direnak eta kalean hiltzen direnak.

Osorik irakurri