Paradisua

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mar. 12a, 00:00
(u'Maldivak 1.200 irlatxo inguru dira, eta litekeena da klima aldaketak haietako gehienak jatea. Bertako herritarrek azken 38 urteotatik 33tan familia bera eduki dute presidentetzan. Etenaldi labur baten ostean, duela lau urte betiko erregimeneko buruek hartu zuten berriz agintea; gobernu labur hartako kide gehienak erbestean daude edo zigorren bat betetzen ari dira harrezkeroztik. Baina alde eguzkitsu eta ederra ere badute. Eta horregatik dira aurten munduko turismo feria nagusiko gonbidatu berezia, egunotan Berlinen egiten ari diren ITB jaialdian.

Itxaropena turismoan jarria dute Maldivetako gobernuek; jardunekoak, ekonomikoki; eta erbestekoak, politikoki. Atzerri ministro ohiak laguntza eskatu du Alemaniatik: \xabBisitari gehiago nahi ditugu, baina ez soilik hondartzan etzanda egoteko. Fatxadaren atzealdera begiratzea nahi dugu, ikus dezaten nola hautsi zuten gure demokrazia\xbb.

Sustatu ote daiteke turismo etiko modukorik ozeanoko paradisu batean? Frankismo garaian ere gertatzen zen: oporrak diktaduran egitera etortzen ziren askok ez zuten askorik ikusten eguzkiaz eta itsasoaz harago, baina ohartu gabe leiho bihurtzen ziren bertakoentzat. Ala turismoa leku batean finkatzea ez ote da leku horretako miseriak normalizatzeko lehen urratsa?',)

Osorik irakurri