Kolpe zuzenak

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mar. 13a, 00:00
(u'Tiroko praktikak jasotzeaz gain, hizkuntza ere lantzen hasiko omen dira Ertzaintzan. Politikoki zuzena izateko gida bat banatu du zuzendaritzak; \xaberrespetu kulturalean oinarritutako komunikazioa\xbb deitu diote, eta \xabbeste kultura, arraza, etnia, identitate eta erlijioetako kideengana\xbb jotzeko pentsatuta dago. Alegia: bestela ere polizien objektu gustukoena izan ohi diren kanpotar eta pobre itxurakoak, hitzez behintzat, ez baztertzeko.

Argibideen arabera, mairu hitza okerra da; magrebtarra, zuzena, baldin eta pertsona ez bada egiptoarra; arabiarra ere bai, baldin eta arabieraz hitz egiten badu. Euskarazko argibiderik ez da oraindik argitara atera, baina gaztelaniazkoak gomendatzen du kaleko saltzaileei I\xc3\xb1aki ez deitzeko.

Aise sortzen dira txantxak albistea adituta. Irudika dezakegu ertzaina atxiloketa betean, eskuliburua poltsikotik ateratzen eta hitz zuzenaren bila paperik gabeko gaztea ziegara eraman aurretik: \xabTxikituko haut, beltz... zera, koloreko malapartatua\xbb.

Herritarrekiko \xaberrespetu aparta\xbb da asmoaren oinarria: hitzak ondo erabilita, \xabzubiak\xbb sor omen daitezke pertsonekiko, eta horrek Poliziaren lana erraztuko omen du. \xabHerritarrengandik hurbil\xbb zegoen Ertzaintza hura gogorarazten du; hain hurbil, nahiago baitzenukeen urrunago balego.',)

Osorik irakurri