Makinak

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mar. 15a, 00:00
(u'Milioi bat eta erdi robot ariko dira industrian lanean 2018rako. Hogei urtean, lanpostuen %54 desagertuko omen dira haien eraginez. Aspaldikoak dira beharginen errezeloak eta erresistentziak; nago, ordea, ordezkapena industriako langileetatik harago doala gaur egun. Egongelako zokoak euren kabuz garbitzen dituzten xurgagailuak ditugu etxean; toki ezezagunetan galduta sentitzen gara sakelakoan Google Maps kontsultatu ezean; eta farmazia batzuetan ere ezin zaio gehiago saltzaileari ordaindu: aparatu batek kudeatzen du dirua, seguruagoa omen delako. Eguneroko bizitzaren osagai funtsezko bihurtu dira makinak, eztabaida sortzeraino: zentzurik ba ote du ikasleei ortografia irakasteak, zuzentzaile automatikoak ipintzen badizkie hatxeak? Zertarako ikasi buruz Afrikako hiriburuak, erantzuna poltsikoko telefonoan badago? Zer da (egiten) jakin behar dugun gutxienekoa bizitzara ateratzeko?

Instintua, sentsibilitatea eta ezezagunarekiko jakin-mina, kasu onenean, balio gehigarriak dira jakintza tekniko eta espezializatuen alboan. Makina esaten zaio bere lanean oso ona den pertsonari: hutsik ez duela egiten, alegia, giza faktore gorabeheratsurik gabe.

Makinek gure lekua bete dezaketela pentsatzea baino, beldur handiagoa ematen du pentsatzeak gu geu garela robot bihur gaitezkeenak.',)

Osorik irakurri