Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia
Etxeez ari garela. Espazioek etxe izateari uzten diote nork ez duenean bere burua bertan topatzen; beharbada horregatik dihardut gutxitan etxeaz. Baina, etxearentzat, guk uzten ote diogu sekula maizter izateari, hartan lo egiteari utzi ondoren ere? Ez ote da guztietan geratzen nahi gabeko arrastoren bat, topatzen ez genuen geu horren lekukotza sotilen bat? Akaso aztarna horien bidez gogorarazten digute etxeek eurenak izan ginela noizbait. Beharbada horregatik gordetzen dira idazle ezagunen logelak museo gisa.

Duela gutxi Salamanca inguruko urtegi baten ertzeko herri txiki batera eraman ninduten kasualitateak eta Bookingek. Salvatierra de Tormes izena du. Duela 60 bat urte, denbora gelditu egin zioten herriari, aldamenean urtegia egiten hasi zirenean. Ingeniariek kalkulatu zuten Salvatierra urpean geratuko zela, eta Duero inguruko urak kudeatzen dituen enpresak herriko etxe gehienak desjabetu zituen. Kalkuluak, ordea, oker atera ziren, eta etxe bakar bat ere ez zen urpean geratu. Baina jabetza ez diete itzuli garai bateko maizterrei, eta gaur egun sei edo zazpi pertsona baino ez dira bizi etxetik ezer gutxi daukan tokian. Hor geratzen dira, baina, garai bateko garbitegi publiko zaharra eta medikuaren etxea, noizbait 2016ra heldu nahi izan zuen herri baten arrasto gisa.

Osorik irakurri