Erabakia IV: Si-Si

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mai. 13a, 00:00
Euskal Herriak sekula Kataluniaren urratsei jarraitzea erabakitzen badu, aldez aurretik norbait bidali behar genuke begiratzera non amaitzen ote den bidea. Inoiz amaitzen bada. Han ertz guztietatik ezagutzen dute jada erabakitzeko eskubidea: lan akademikoetan definitu dute, juristak ipini dituzte harekin lanean, eta lortu dute behinik behin gutxieneko demokratikoaren sinonimo bihurtzea: Kataluniako Parlamentuan erridikulua egin nahi ez baduzu, gutxien-gutxienez erabakitzeko eskubidearen alde zaudela esan behar duzu. Independentistak ez diren alderdi batzuk ere makurtu dira horretara.

Baimenarekin edo gabe, Katalunian saiatu dira erabakitzeko eskubidea gauzatzen. A-9ko kartoizko kutxak aski ez, eta erabakia, benetakoa, bozetan hartuko zutela iragarri zuten. Gero, hemezortzi hilabeteko epea eman zioten euren buruari behin betiko urratsa egiteko eta amaieran berriro erabakitzeko ea benetan horren garbi ikusten ote duten independentziarena. Eta orain Carles Puigdemont presidentea atera da esanez beharbada ez dela aski izango hilabete horiekin; baina bera prest dagoela, edozein kasutan, erabakia gidatzen jarraitzeko.

Diadetan eta ANCren ekitaldietan esteladadun merchandising-a saltzen duen ProcesTM markak bakarrik eskertuko dio luzapena.

Osorik irakurri