Ai ene, ai ene!

Erabiltzailearen aurpegia SOS Talaimendi 2018ko mar. 11a, 23:50

Talaimendin kirolzaleen aurkako zigor espedienteekin aurrera darraite: hamaika pilotu multaz josita daude eta prozedura hauek aurrera darraite hegalarien alegazioei muzin eginez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailetik, Kontserbaziorako Babes Eremuan (KBE; gazteleraz, ZEC) landaketak egiteko baimena eman zuten lur-sail honen ondoko Etxetzarraren promotoreen asmo ez oso naturzale bat helburu: alde batetik, parapentezaleak zigortzea; eta aldi berean, Beastegi gailurrera bertara edozein norbanakori igotzea ekiditea. Mendizale hauen ibilibide hau, WIKILOCeko ibilbide honetakoak kasu, egingaitzak dira gaur egun. 

Powered by Wikiloc



Berriz ere itxi dute Beastegi gailurrerako igoera. URA agentziaren berrespena eskuan, itsas eremu-publikoko babes eremua itxi dute, AUZO-BIDEAK PRIBATIZATUaz, instituzio publikoen babespean.
Hori gutxi ez, eta ustezko legezkotasunaren egoera pribilegiatu honek, mehatxatzea, zigortzea eta beraien ekintzen ustezko baliozkotasunaz jokatzea ahalbidetzen diete.  Nahiz eta  botere desbideratzeak eman, esaterako, azken asmoa garbia da: lekuaren pribatutasunaren aldeko pausua ematea.

KBE batean inolako lege-oinarririk gabe basoberritu da, inolako kudeaketa planik gabe.
Izan ere, Etxetzarraren promotoreen interes bakarrari jarraiki, erakunde kudeatzaileak ez du legezkotasunak eskatzen dituen pausuak eman.


Sinesgarritasunik ez
Nork sinetsi lezake halako Etxetzarra eraiki duen promotoreak alboko lur sailean naturaren alde zuhaixka batzuk landatu dituela? Sinesgarria egiten al zaizue?
Argi dago zentzugabekeriaren muga gainditzen duela. Baina are eta zentzugabeagoa bihurtzen da, hau aurrera eramateko administrazioaren  laguntza erabatekoa baldin bada. Zentzugabea izateaz gain, legearen kontrakoa da.

Laburbilduz, kirolarien aurka landaketok zapaltzeagatik ezarritako zigor bidegabeen epaiketak azkarrago burutuko dira, Etxetzarraren aurka orain bi urte atzera epaitegietan korapilatuta, lokaztuta eta nahastuak daudenak baino: lurralde antolamenduaren aurkako ustezko delitua, prozesatzeke; hainbat udal teknikari, promotore pribatu, autoritate eta bestelako teknikari nahastuak daudenak... ZERGATIK OTE?

Itxuraz, mingarriagoa da ingurumenarentzat Talaimenditik paseatzea Etxetzarrak eraikitzea baino. Edota, Kontserbaziorako Babes Eremuarentzat berez letorkioke halako eraikuntzarik?

Legeak dioena
Gogora ekar dezagun, parapentezaleek hirigintza delitua argitu nahi dutela; hau da, eraikuntza eta urbanizazioa zigortzea dute helburu, honako arrazoiengatik baimendu ezin daitekeen eraikuntza:

  • Bereziki babestutako lurra (zigor-kodearen 319.art)
  • Urbanizazio prebarikazioak zigortzen dituen hiru kasuok:
  1. Expediente urbanistikoetako informeetako prebarikazio urbanistikoa (zigor-kodearen 320.1 art).
  2. Ikuskaritzaren omisioa (zigor-kodearen 320.1 art).
  3. Eduki urbanistikoko jardun administratiboetako prebarikazio urbanistikoa (zigor-kodearen 320.2 art).



Bi urte erantzunaren zain
Harrigarria bada ere, ez dugu honen gaineko erantzunik jaso. Talaimendi Bereziki Babestutako Lurra izanagatik ere, legez aurkakoa den eraikuntza berri bat eraiki eta urbanizatu da, Arartekoak eta Diputazioaren Lurralde Antolakuntzarako  Zuzendaritza Orokorrak hala adierazi dutenez.

ZERGATIK DAGO DENA EPAITEGIETAN EZ AURRERA EZ ATZERA?

HARRIGARRIA BADA ERE, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak zergatik babesten du egoera hau, parapentezaleak hamaika isunez josiaz?

Eta Aiako Udalak, bitartean, "hor goiko" hori "baserri" bat ei da defendatuz... ai ene! ai ene!