5 urte beranduago agertu da inork ikusi ez zuen etxetzarraren lizentzia

Erabiltzailearen aurpegia

Lehen irregulartasun gutxi ez eta bat gehitu zaio etxetzarraren kasuari. Hain zuzen, 5 urte beranduago egin baita ezagun etxetzarra lehen aldiz okupatzeko lizentzia.

Azpeitiko Epaitegiak mahai gainean dauka Zarauzko Udalak 2015ean emandako ur-sarbidearen gaineko auzi-eskea. Izan ere, ur-sarbidearen baimen hau lehen aldiz okupatzeko lizentzia gabe eman zuten, lurzoru eta hirigintza legeek diotenaren aurka. 

 

Gipuzkoako Aire Kirol Federazioak legez kanpokoa dela deritzo eta horregatik abenduaren 13an egindako salaketan Xabier Txurruka Zarauzko alkatea eta Urbanismoko udal teknikari baten ardura dela argudiatzen dute.

 

Ikerketa berehalakoan martxan jartzekoa bazen ere, hilabete beranduago, Adrián Cámarak, Azpeitiko lehen epaitegiko titularra denak, ez zuen aurrerabiderik egin eta Fiskaltzari bere iritzia galdetu zion. Albiste gehiagorik ezean eta iada martxoaren 13a gainean, koronabirusak eragindako geldialdi honetan, geldirik dirau epaiketa tramite honek.

 

Kasu honen nondik norakoak zehatzago jakiteko, Alberto Uriona kazetariak bere BLOGean duen artikulura esteka duzue hemen.